Egonkortze-Plana

EPE (Enplegu Publikoaren Eskaintza) bat da egonkortze-prozesua, eta administrazio publikoan behin-behinekotasuna murriztea du xede. Horretarako, lehiaketa-sistema bat erabiliko da, zeinetan merituek prozesuan lortu beharreko puntuen % 100 hartuko duten.

Enplegua finkatzeko prozesu berezi hori lehiaketa-sistema baten bidez bideratuko da, eta beraz, ez da probarik ez azterketarik egingo. Deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan zehaztutako meritu sorta bat baizik ez da ebaluatuko. Meritu horiek, besteak beste, administrazio publikoan izandako esperientzia, titulazioak, eta hizkuntzak aintzat hartzen dituzte.

Bete ezazu autobalorazioaren formularioa

Urrats hau funtsezkoa da zure merituak osorik eta zehatz ebaluatu ahal izan ditzagun.

Behin formularioa beteta, ongi gorde artxiboa (emailez ere jasoko duzu) eta behar bezala igo ezazu eskaera egiten duzun unean.
Kontuan izan aurkezten zaren postu bakoitzerako autobalorazio fitxategi bat sortu behar duzula (merituen puntuazioa desberdina izan daiteke).

Aukeratu entitatea, kargatu eskuragarri dauden lanpostuak eta hautatu zure eskaeraren xedea den lanpostua.

Sar ezazu hautatutako lanpostuko talde bereko esperientzia Orokorra eta Espezifikoa.

Sar itzazu zure Titulazioari, Prestakuntzari, Informatika alorreko Ezagutzari, Euskarari eta abarri dagozkien merituak, lanpostu bakoitzaren oinarrien arabera.

Kalkulatu zure puntuazioa eta sortu Fitxategia. Kopia bat jasoko duzu emailez.

Egin Eskaera

Eskaera egiteko, lehenik hautatu lortu nahi duzun lanpostua, eta bete dagokion formularioa.

Ez ahaztu autoebaluazio-prozesuan sortutako artxiboa eransten, eskatzen diren gainerako dokumentuekin batera.

Kontuan izan, eragozpenik adierazi ezean, Udalak eta/edo bere erakunde autonomoek informazioa kontsultatu ahal izango dutela eskaera-prozesuan adierazten diren elkarreragingarritasun-zerbitzuen bidez.

Beharrezkoa da eskabidea ziurtagiri elektroniko batekin sinatzea. BakQ baduzu, sinatzeko erabil dezakezu, Izenperen txartel birtuala instalatuta baduzu.

Oharra

Deialdi edo postu batek bi bariante izatekotan (bat euskarako profilarekin eta bestea profil gabe) eta bi barianteetara aurkeztu nahi izatekotan, bi autobalorazo fitxategi lortu behar dira, bariante bakoitzerako fitxategi bat (lortutako puntuazioa desberdina izango baita).

Ondoren, deialdi horretarako, eskaera bakarra egin behar da (eskaera berak aukera ematen dizu bi barianteetara aurkezteko) eta bi autobalorazio fitxategiak atxikitu eskaera honetan ("Beste dokumentuak" atalean, beste inon ez bada posible).

Erakundea aukeratu aukeratze-prozesuaren eskaerarekin hasi eta Oinarri orokorren eta Oinarri Espezifikoen kontsulta egiteko.

Ohiko galderak

  • Zergatik da beharrezkoa Autoebaluazio-prozesua egitea?

    Autoebaluazio-prozesua oso garrantzitsua da, zure merituen autoadierazpena baita lehiaketan. Prozesuak fitxategi bat sortuko du (emailez ere bidaliko dizu), eskaerari derrigorrez erantsi beharko diozuna.

  • Nola ordaintzen dira tasak?
  • Enplegu-poltsarik sortuko al da?
  • Zein egunera arte baloratzen dira esperientziarekin lotutako merituak?
  • Zer ikastaro-mota balioetsiko dira?

  • Nola egiaztatzen dira informatikako ezagutzak?
  • Zein egunera arte baloratzen dira esperientziarekin lotutako merituak?
  • Zer ikastaro-mota balioetsiko dira?
  • Zer egin dezaket ziurtagiri digitalik ez badut?

Ohiko galderak

Euskaltegia

Kontsultatu deialdiaren oinarri orokorrak eta oinarri espezifikoak, eta sartu eskabidea betetzen.
  • Irakaslea
  • Mantentzelanen arduradunA
  • Oinarri orokorrak

Euskaltegia

Kontsultatu deialdiaren oinarri orokorrak eta oinarri espezifikoak, eta sartu eskabidea betetzen.