Izapideak | Diru-laguntzak | Birgaitze-lanak egiteko dirulaguntzak San Fausto 13 eta San Fausto 20-22ko bizitegi-eraikinetan

Birgaitze-lanak egiteko dirulaguntzak San Fausto 13 eta San Fausto 20-22ko bizitegi-eraikinetan

Egiaztagiri digitala behar du

  • Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
    HAZen
  • Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Lagundu zaitugu?

Bai

Bai, baina:

Ez



Zerbitzu honen xedea da laguntza ekonomiko bereziak eskatzea San Fausto 13 eta San Fausto 20-22ko bizitegi-eraikinetan birgaitze-lanak egiteko, K Area San FaustoBidebieta-Pozokoetxeko Hiri-berrikuntzako Plan Bereziaren barruan.

Argibide gehiago behar izanez gero

Hirigintza 944666310 urbanismo@basauri.eus

Jasotzaileak:

Indarreko aurrekontu-ekitaldiaren konturako laguntzen onuradun izan ahalko dira San Fausto 13ko eta San Fausto 20-22ko jabekideen erkidegoak, baldin eta beren gain hartzen badute birgaitze-jarduketen kostu ekonomikoa. Dena dela, laguntzak indibidualizatu egin beharko dira, elementu bakoitzaren gaineko parte-hartze kuotaren arabera (agiri teknikoak idazteagatiko eta obrak zuzentzeagatiko gastuak barne).

Baldintzak:

Laguntzak itzuli behar ez diren dirulaguntzak izango dira. Laguntzak jasotzen dituzten eraikin onuradunetako etxebizitzak eta/edo lokalak ezingo dira inter vivos eskualdatu, ez bada behar bezala arrazoitutako eta Udalak aitortutako eta onartutako inguruabarrak tarteko direla, eta, betiere, jasotako dirulaguntzari dagokion zatia gehi legezko interesak itzultzen badira hamar urteko epean (obrak amaitzen diren datatik zenbatzen hasita).

Horrela, bada, onuradunek konpromisoa hartu beharko dute Basauriko Udalarekin, aurreko paragrafoan aipatutako lokalen edo etxebizitzen gaineko jabaria eskuratzeko ahalmena mugatzeko. Gainera, konpromiso hori jasoko duen agiria dagokion Jabetza Erregistroan aurkeztu beharko da. Erregistroak, agiria ikusita, jabariaren gaineko ahalmena mugatzeari buruzko erregistro-idazpena egingo du, hipotekaren alorreko legeriaren arabera egoki den moduan.

Epe horretan zehar birgaitutako etxebizitza edo lokalak mortiscausa eskualdatzen diren kasuetarako, berriz, konpromisoa hartu beharko da aldebakarreko hipoteka eratzeko Basauriko Udalaren alde, bermatzeko itzulketa egin ahalko dela.

Ordea, 5.000 € baino gehiagoko laguntzak lortu ez dituzten finkak intervivos eskualdatu ahalko dira bost urte igaro eta gero, aipatutako itzulketa egiteko beharrik gabe.

Hori guztia horrela izanda ere, laguntzak jaso dituen eraikineko etxebizitzak eta merkataritza-lokalak errentamenduan eman ahalko dira etxebizitza- edo merkataritzaerabilerarako, hurrenez hurren.

Obren amaiera-data finkatzeko, aintzat hartuko da dagokion teknikariak sinatutako obra-amaierako ziurtagiria. Horren ezean, Basauriko Udalak finkatuko du data.

Ezingo da laguntzarik eskatu horien xede diren lanak hasita badaude, ez bada Basauriko Udalak, behar bezala arrazoitutako zioak direla eta, horretarako baimena ematen duela.

Diruz lagun daitezkeen lanek aurreikusi beharko dute estaldura eta inguratzailea birgaitzea eta irisgarritasuna bermatzea (igogailua jartzea).

Aplikatu beharreko araudia:

Oharrak:

Jabekideen komunitatea osatzen duten elementu guzti-guztien titularrek sinatutako konpromisoa. Agiri horretan zera jasoko dute: batetik, ez dutela inter vivos eskualdatzerik egingo hamar urteko epean, obrak amaitzen diren datatik zenbatzen hasita —ez bada behar bezala arrazoitutako eta Basauriko Udalak aitortu eta onartutako inguruabarrak tarteko direla eta jasotako dirulaguntzetatik dagokion zatia gehi legezko interesak itzuliko direla—; eta, bestetik, aldebakarreko hipoteka eratuko dutela Basauriko Udalaren alde, jasotako diruaren itzulketa bermatzeko birgaitutako etxebizitza edo lokala mortis causa eskualdatzen bada obraren amaiera-ziurtagiriaren dataren hurrengo 10 urteetan. Gainera, adostasun espresua emango dute konpromiso hori Jabetza Erregistroan inskribatzeko.

Eskatzaileak, bete beharreko orrian, baimena emango dio Udalari eta Bidebi Basauri SLri honako hauek egiaztatzeko: Obra bera egiteko eskatutako, aitortutako eta/edo ordaindutako edozein laguntza.

Eskabidea jasotzen duen arloa:

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (H.A.Z) - 944666300 - sac@basauri.eus

Ebazpena ematen duen organoa:

 Alkatetza.

Legezko epea:


 

Aurkezteko dokumentuak:

  • I. eranskina. Dirulaguntza eskaera.
  • II. eranskina. Hartzekodunaren fitxa.
  • Egin beharreko obrak egiteko jabekideen erkidegoaren akordioaren ziurtagiria, idazkariaren oniritziarekin eta ordezkaria nor den adierazita (lehendakaria, administratzailea, etab.).
  • Jabekideen erkidegoaren IFZ.
  • Elementu bakoitzaren gaineko partaide-kuotaren eta titulartasunaren zerrenda.
  • Elementu pribatibo bakoitzaren titularraren erantzukizunpeko aitorpena, adieraziz ez dutela zorrik Basauriko Udalarekin zergak, tasak, arielak eta zehapenak direla eta.
  • Eraikinen Ikuskapen Teknikoa, behar bezala erregistratuta.
  • Egin beharreko obren proiektua eta aurrekontu xehatua. Eta dokumentu teknikoak (EIT, aurreproiektua eta proiektua) idazteagatiko eta obra zuzentzeagatiko ordainsariak, esku hartuko duten teknikarien kontratu edo izendapen-jakinarazpenaren kopiarekin batera.
  • Obretarako udal lizentziaren eskabidea.
  • Dokumentuak idazteko, obra egiteko eta lanak zuzentzeko eskatutako aurrekontuak. Gutxienez, hiru eskatu beharko dira.
  • Jabekideen komunitatea osatzen duten elementu guzti-guztien titularrek sinatutako konpromisoa. (ikus 'Xehetasun gehiago' fitxako 'Oharrak' atala Egoitza Elektronikoan)
  • Komunitatearen ordezkariaren IFZ.

Zerbitzuak:



    39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.

    Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.

    Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

    Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.

    Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.