Izapideak | Egiaztagiriak eta dokumentuak | Egoitza fiskala aldatzea

Egoitza fiskala aldatzea

Egiaztagiri digitala behar du

  • Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
    HAZen
  • Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Lagundu zaitugu?

Bai

Bai, baina:

Ez



Helbidea aldatu baduzu, edo jakinarazpen fiskalak beste helbide batean jaso nahi badituzu, horren berri eman beharko diguzu, zure datuak egunean izan ditzagun.

Argibide gehiago behar izanez gero

Zergen Gestioa eta Ikuskaritza 944666316 tributos@basauri.eus

Jasotzaileak:

  • Pertsona fisikoak eta juridikoak.

Zenbatekoa:

Doakoa da

Oharrak:

El Padrón de habitantes y el Registro, a efectos tributarios de domicilios fiscales, son registros administrativos independientes y no intercomunicados automáticamente, de modo que el cambio de domicilio efectuado por una persona en el Padrón de habitantes, por sí solo, no supone un cambio coetáneo y paralelo del domicilio fiscal, ni tampoco sustituye a la declaración tributaria expresa

Eskabidea jasotzen duen arloa:

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (H.A.Z) - 944666300 - sac@basauri.eus

Harremanetarako:

Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren langileak (H.A.Z)

Definizioak:

EGOITZA FISKALA: Zergadunak Udalarekin izango dituen harremanetarako kokapena.
  • Salbuespenak salbu, hauxe izango da egoitza fiskala:
    • Pertsona fisikoen kasuan, beren ohiko bizilekuarena.
    • Pertsona juridikoen kasuan, beren egoitza sozialarena.

Aurkezteko dokumentuak:

  • Eskabidearen inprimakia.
  • Eskatzailea titularra ez bada: bere jatorrirzko NANa.
  • Eskatzailea titularra ez bada: titularraren baimena.
  • Eskatzailea titularra ez bada: titularraren NANaren fotokopia.

Zerbitzuak:



    39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.

    Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.

    Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

    Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.

    Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.