Ordainagiriak

Egiaztagiri digitala behar du

  • Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
    HAZen
  • Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Lagundu zaitugu?

Bai

Bai, baina:

Ez



Zerga edo tasa bat ordainduta daukazula egiaztatu behar baduzu, zerbitzu honek aukera ematen dizu jada pagatuta dituzun ordainagiriak eskatzeko.

Argibide gehiago behar izanez gero

Zerga-bilketa 944666304 recaudacion@basauri.eus

Jasotzaileak:

  • Ordainagiriaren TITULARRA, edo hark BAIMENDUTAKOAK
 

Zenbatekoa:

Doakoa da

Baldintzak:

Ordainagiriaren titularra edota hark baimendutako pertsona izatea.

Oharrak:

Aurrez aurreko arreta ez bada, ordainagiriaren titularrak hasi beharko du eskabidea.

BAIMENDUTA EZ DAGOEN HIRUGARRENA badator: Ez zaio ordainagiririk emango. Aukera egongo da ordainagiria titularraren egoitza fiskalera bidaltzeko.

Eskabidea jasotzen duen arloa:

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (H.A.Z) - 944666300 - sac@basauri.eus

Harremanetarako:

Personal de la sección de Recaudación

Legezko epea:

Inmediato

Eskubideak:

Konpromisoa:

Aurkezteko dokumentuak:

  • Ordainagiriaren TITULARRA badator: Jatorrizko NANa.
  • BAIMENDUTAKO HIRUGARRENA badator: Ordezkaritza-agiria (ordainagiriaren titularraren baimena).
  • BAIMENDUTAKO HIRUGARRENA badator: Ordainagiriaren titularraren NANaren fotokopia.
  • BAIMENDUTAKO HIRUGARRENA badator: NANaren jatorrizkoa.

Zerbitzuak:



    39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.

    Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.

    Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

    Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.

    Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.