Izapideak | Egiaztagiriak eta dokumentuak | Informazio Publikorako Sarbidea

Informazio Publikorako Sarbidea

  • Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
    HAZen
  • Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Lagundu zaitugu?

Bai

Bai, baina:

Ez



Basaurin erroldatuta edozein pertsona fisikok eskatu ahal du informazio publikora sartzeko, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak horretarako eskubidea ezagutzen dio eta.

Argibide gehiago behar izanez gero

Berrikuntza eta Gobernu Irekia 944666342 berrikuntza@basauri.eus

Jasotzaileak:

Basauri udalerrian erroldaturiko pertsona fisikoak.

Zenbatekoa:

 Doakoa

Baldintzak:

Eskabideak honako hauek jaso beharko ditu, gutxienez:
  • Eskatzailea nor den.
  • Zein informazio jaso nahi duen.
  • Harremanetarako helbide bat —ahal dela, elektronikoa—, jakinarazpenetarako.

Arau orokor gisa, informaziorako sarbidea egikaritzeko eskabideak telematikoki aurkeztu, izapidetu eta ebatziko dira, ez bada eskatzaileak beste bide bat adierazi duela.

Aplikatu beharreko araudia:

Oharrak:

  • «Informazio publikoa» izango da administrazio publikoek edota gardentasunaren legeen mende dauden beste subjektuek dituzten eduki edo dokumentuak, horien formatua edo euskarria edozein izanda ere, baldin eta beren zereginen egikaritzan egindakoak edo eskuratuak izan badira.
  • Informazio gehien-gehiena argitaratua dago jada Udalaren Gardentasun Atarian (Legeak hala agintzen du-eta). Beraz, eskabidea egin aurretik, zoaz Atarira, egiaztatzeko behar duzun informazioa argitaratu gabe dagoela.
  • Proposamenik, kontsultarik edo kexarik egin nahi izanez gero, ez erabili bide hau. Jarduketa horietarako Abisu, Kexa, Iradokizun eta Galderen Zerbitzura jo.

Eskabidea jasotzen duen arloa:

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (H.A.Z) - 944666300 - sac@basauri.eus

Harremanetarako:

Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren langileak (H.A.Z)

Definizioak:

  • INFORMAZIO PUBLIKOA: Titulu honen aplikazio eremuaren pean dauden subjektuen eduki edo dokumentuak dira, horien formatua edo edukia edozein izanda ere, baldin eta haien funtzioen egikaritzan sortutakoak edo eskuratutakoak badira.
 

Isiltasuna:

Ezezkoa.

Legezko epea:

Hilabete.

Eskubideak:

Eskatutako informazioa eskuratzea.

Konpromisoa:

  1. Adeitasuna: HAZeko erabiltzaileak adeitasunez, arretaz eta errespetuz hartuak izango dira. Beren arazoen kargu hartuko dugu, eta erantzun egokiena emango diegu.
  2. Irisgarritasuna: oztopo arkitektonikoak kendu, eta ibilgailu zein bizikletak aparkatzeko guneak gorde ditugu.
  3. Soiltasuna: hizkuntza ulergarria erabili nahi dugu, teknizismorik gabea. Gure inprimakiak eta prozesuak berrikusten ditugu, izapidetzea soila eta ulergarria izan dadin.
  4. Zerbitzua emateko borondatea: herritarrei laguntza eman nahi diegu, beren eskaerei aurre hartzen saiatu nahi dugu. Zuen arazoak konpondu nahi ditugu, ez beharrezkoak ez diren izapideak eragin.

  • Zer dokumentazio aurkeztu behar dut?
  • Ezer ere ez. Udalak berak aztertuko du dokumentazioa eta, beharrezkoa balitz, udalak berak berak eskatuko dizu falta dena.
  • Zer da informazio publikorako sarbide eskubidea?
  • Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea da, Konstituzioaren 105 b) artikuluan eta Legean aurreikusitako moduan. Informazio publikotzat joko da Administrazioaren esku egon, eta bere funtzioen egikaritzan egindako edo eskuratutako eduki edo dokumentu guztiak, horien euskarri edo formatua edozein izanda ere.
  • Edozein informazio eskatu dezaket?
  • Informaziorako sarbide eskubideak muga batzuk ditu. Horien bidez babestu nahi dira beste ondasun juridiko batzuk, hain zuzen ere, informazioa ematen bada babesik gabe gera daitezkeenak. Mugak, beraz, publikoa izan behar ez duen informazioa babesteko dira (dena delako informazio hori publiko egiteak pertsona baten edota interes publikoaren aurkakoa izan daitekeelako).

    Legeak jasotzen ditu muga horiek. Hona hemen:

    • Segurtasun nazionala.
    • Defentsa.
    • Kanpo harremanak.
    • Segurtasun publikoa.
    • Legez kontrako penal, administratibo edo diziplina arloko legez kontrakoen aurkako prebentzioa.
    • Alderdien arteko berdintasuna prozesu judizialetan eta berme judizial eragingarria.
    • Zaintza, ikuskaritza eta kontrolaren administrazio funtzioak.
    • Interes ekonomiko eta komertzialak.
    • Ekonomia- eta moneta-politika.
    • Sekretu profesionala eta jabetza intelektual eta industriala.
    • Erabakiak hartzeko prozesuetan bermatu beharreko konfidentzialtasuna edo isilpekotasuna.
    • Ingurumena babestea.

  • Zein formatutan emango didate informazioa?
  • Arau orokor gisa, informazioa emango da eskatutako formatu(et)an, ez bada hala egitea ekiditen duen arrazoiren bat dagoela, adibidez:
    1. Informazioaren neurriak, edukiak edo formatuak ez badute horretarako aukera ematen.
    2. Informazioa jada zabaldu izana beste euskarri edo formatu batean, eta eskatzaileak berau erraz lortu ahal izatea. Kasua hauxe bada, eskatutako informazioa helaraziko zaio dagoen formatuan, eta ebazpenean adieraziko zaio informazioa nola lortu dezakeen.
    3. Informazioa eskatutako modu edo formatuan emateak jatorrizko euskarria galdu edo matxuratzea.
    4. Kopia eskatutako formatuan egiteko tresnarik ez izatea.
    5. Sarbideak jabetza intelektualari eragin ahal izatea.
    6. Udal ondasunarentzat sarbide merkeagoa edo errazagoa duen beste modu edo formatu bat egotea.

  • Nori dagokio eskubide hori?
  • Edonork dauka informazio publikorako sarbidea egikaritzeko eskubidea, eta berau gauzatu ahal izango da administrazio-unitate eskudunari eskabide bat bidalita. Hala eta guztiz, eta eskubidea hobeto eta egokiago egikaritze aldera, pertsona juridikoen izenean eta haien ordezkari gisa arituz gero, pertsona horren estatutuak edo osaerari buruzko dokumentuak aurkezteko eskatu ahal izango da, bai eta ordezkaritza-eskritura, ahalordea edota horren pareko dokumentua ere. Dokumentuen jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira.
  • Nola aplikatzen dira muga horiek?
  • Informazioa argitaratzeak mugaren bat hautsi dezakeela jotzen bada, informazioa eskatzen zaion organoak balioetsi beharko du ea benetan kalte hori eragiten den.
  • Datu pertsonalak dituen informazioa eskatu dezaket?
  • Eskatutako informazioak babes berezia duten datuak baditu, sarbidea bakar-bakarrik baimenduko da baldin eta eragindakoaren berariazko baimen idatzia badago.
  • Zer da sarbide partziala?
  • Informazioa eskatzen bada, eta horren zati bat zuzenbideak mugatuta badago, eskabidea zati batean baino ez da onetsiko, eta eskatzaileari adierazi egingo zaio zein den falta den zatia.
  • Ordaindu egin behar da, eskubide hau egikaritzearen truke?
  • Ez. Informazioa eskatzea, oro har, doakoa da. Doakoa izango da, edozelan ere:
    • Informazioaren kontsulta egiten bada hura dagoen tokian bertan.
    • Informazioa postaz edota bestelako baliabide elektronikoak baliatuta egiten bada.

    Informazioa formatu elektroniko/digital bidez eskatzea doakoa denez, adierazi zure eskabidean, mesedez, ea informazioa bide horietatik jaso nahi duzun.

    Informazioa idatziz jaso nahi baduzu, edota jatorrizkoa ez den beste euskarri batean, kopiak egiteagatiko tasa kobratu ahal izango dizute. Tasa, edozelan ere, kopiaren prezio erreala izango da.

  • Nire eskabidea zertan oinarritzen dudan azaldu behar dut?
  • Ez. Informazio publikorako sarbide eskubidea ez da zertan arrazoitu eta, beraz, ez da frogatu behar eskatutako informazioari buruzko interes zilegi edo zuzena dagoela.

    Hala ere, egoki ikusten baduzu, informazio eskaera zertan oinarritzen duzun adierazi ahal izango duzu, horretara behartuta ez bazaude ere.

Aurkezteko dokumentuak:

  • Ez da aplikatzen.

Zerbitzuak:



    39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.

    Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.

    Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

    Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.

    Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.