Izapideak | Egiaztagiriak eta dokumentuak | Elkarteei udal lokalak lagatzea

Elkarteei udal lokalak lagatzea

Egiaztagiri digitala behar du

  • Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
    HAZen
  • Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Lagundu zaitugu?

Bai

Bai, baina:

Ez



Udalerriko irabazi-asmorik gabeko interes publiko eta sozialeko elkarte pribatu bateko kide bazara, udal lokal bat erabiltzeko edo prekarioan lagatzeko eskubidea eska dezakezu.
 

Argibide gehiago behar izanez gero

Ondasunak eta Ondarea 944666320 bienes@basauri.eus

Jasotzaileak:

Kultura, kirol, auzo eta bestelako alorretako irabazi-asmorik gabeko talde eta elkarte pribatu guztiak.

Zenbatekoa:

Doakoa da

Baldintzak:

  • Basauriko Udaleko Elkarteen Erregistroan izena emanda egotea

Aplikatu beharreko araudia:

Oharrak:

Memoriak, gutxienez, honako atal hauek jaso behar ditu:

  • Lokalaren eskaera zein beharrizanetan oinarritzen den deskribatzea.
  • Zuzendaritza Batzordea (kide guztien identifikazi—datuak), eta kideen kopurua.
  • Urteko jarduera eta zerbitzuen egitaraua.
  • Elkartearen urteko aurrekontua.
  • Urteko jarduera eta zerbitzuen egitaraua. Gutxienez, ondoko datu hauek agertu beharko dira jarduera bakoitzerako, egitarauan zeudenetatik benetan egin direnetan: publizitate mota; zabalkundea egiteko erabilitako bideak; iraupena; eta herritarrei arreta emateko ordutegia.

Eskabidea jasotzen duen arloa:

Ondasunak eta Ondarea - 944666320 - bienes@basauri.eus

Harremanetarako:

Ondasun eta Ondare Ataleko langileak.

Definizioak:

  • Elkarte lagapen-hartzaileak:  Udalerriko, auzo bateko edo barruti bateko herritarrak; eskoletako guraso-elkarteak; kulturaren, kirolaren, aisiaren, gazteen, sindikatuen, enpresen, lanbideen alorrean lan egiten duten elkarteak; edota irabazi-asmorik gabeko eta interes publiko eta sozialeko beste edozein.

Ebazpena ematen duen organoa:

Alkatetza

Isiltasuna:

Ezezkoa.

Legezko epea:

Ez da aplikatzen.

Aurkezteko dokumentuak:

  • Eskabide-orria, behar bezala beteta.
  • Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan izena emanda egotearen kopia.
  • Memoria. (ikus 'Xehetasun gehiago' fitxako 'Oharrak' atala Egoitza Elektronikoan)

Zerbitzuak:



    39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.

    Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.

    Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

    Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.

    Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.