Izapideak | Egiaztagiriak eta dokumentuak | Nire Ordainketa (On-Line)
Nire Ordainketa (On-Line)
- Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Hau ere interesatu ahal zaizu
Ziurtagiri digitala baduzu (Izenpe txartela, NAN elektronikoa, etab.), sartu Zerga Bulego Birtualean, ordaintzeke dauden ordainagiriak erakutsiko dizkizugu, eta zuzenean ordaindu ahal izango dituzu Nire Ordainketa zerbitzuaren bidez.
Gainera, ordainketa-gutun bat edo betearazpen-aldiko ordainagirien bankuko konturako zordunketa eskatu ahal izango duzu.
Ziurtagiri digitala duen txartelik ez baduzu, baina ordainketa-gutun bat eta edozein finantza-erakunde laguntzaileren ordainketa-txartel bat badituzu (edo Banka Elektronikoko zerbitzu batera harpidetuta bazaude), Nire Ordainketa zerbitzuan egin dezakezu ordainketa, egoitza honetan "Hasi izapidea" botoia sakatuta. Zerbitzuak ordainketa-gutunaren datuak eskatuko ditu: igorlea, erreferentzia, identifikazioa eta zenbatekoa.
Argibide gehiago behar izanez gero
Zerga-bilketa 944666304 recaudacion@basauri.eus
Jasotzaileak:
Basauriko Udalaren zergadunak.Zenbatekoa:
DoakoaEskabidea jasotzen duen arloa:
Zerga-bilketa - 944666304 - recaudacion@basauri.eusHarremanetarako:
Zerga-bilketako langileak.Ebazpena ematen duen organoa:
Zerga-bilketaZerbitzuak:
39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.
Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.
Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.
Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.