Izapideak | | Itzulpen Zerbitzua
Itzulpen Zerbitzua
- Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Basauriko merkatari, ostalari edo elkarte bat bazara, testuak itzultzeko eta zuzentzeko, edota hizkuntza-aholkularitza jasotzeko zerbitzua eskaintzen dizu Udalak, zabalkunde publikoa izango duten dokumentuetarako.
Argibide gehiago behar izanez gero
Euskara 944666312 euskara@basauri.eus
Jasotzaileak:
Basauriko enpresa, merkatari, autonomo eta elkarteak.Zenbatekoa:
Doakoa da.Baldintzak:
- Itzulitako testuek herritarrei zuzenduak egon behar dute; ez dira itzuliko barne erabilerarako diren dokumentuak (hala nola, enpresaren estatutuak, edo barne erabilerakoa izan daitekeen beste edozein dokumentu).
- Zerbitzura jotzen dutenek Basaurin izan behar dute egoitza, eta testuek udalerrian zein eskualdean zabaltzeko izan behar dute.
Oharrak:
Bulegora etorrita ere egin daiteke eskaera:- HIABen (Herritarrei Informazioa eta Arreta emateko Bulegoan), udaletxeko beheko solairuan (08:30-19:30) edo San Migelen, Pagasarri kalean (08:30-14:00).
Eskabidea jasotzen duen arloa:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (H.A.Z) - 944666300 - sac@basauri.eusHarremanetarako:
Kultura, Gazteria, Kirol eta Euskara ataletako langileak.Eskubideak:
Informazioa jasotzeko eskubidea.Aurkezteko dokumentuak:
- Itzultzeko dokumentuak, testu-prozesadore estandarrekin bateragarria den formatuan (ahal dela, doc edo txt).
Zerbitzuak:
39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.
Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.
Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.
Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.