Izapideak | Egiaztagiriak eta dokumentuak | Ordainagiriak helbideratzea
Ordainagiriak helbideratzea
- Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
HAZen - Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
- Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ)
944666300
Hau ere interesatu ahal zaizu
Udalari egin beharreko ordainketekin kezkatuta egon nahi ez baduzu, helbideratu zure zorren ordainketa.
Horrela eginez gero, gaineara, bi zatitan ordaindi ahalko dituzu OHZ eta Ekonomia-jardueren gaineko Zerga.
Argibide gehiago behar izanez gero
Zerga-bilketa 944666304 recaudacion@basauri.eus
Jasotzaileak:
Basauriko Udalaren edozein zergadun.Zenbatekoa:
DoakoaBaldintzak:
- Ordainketa egin behar duena izan behar da helbideratzea egingo den kontuaren titularra, eta kontu hori kreditu-erakunde batean zabalik egon behar da. Administrazioak hala xedatuz gero, ordainketa helbideratu ahalko da zergaduna titularra ez den kontu batean, baldin eta kontu horretako titularrak helbideratzea egiteko baimena ematen badu.
- Ordainketa egin behar duenak, helbideratze-aginduaren berri eman behar dio Udalari.
Aplikatu beharreko araudia:
Oharrak:
- Edozein unetan aldatu edota baliogabetu ahal dira helbideratzeak.
- Aukera dago helbideratze desberdinak erabiltzeko, ordainketa edo zerga desberdinetarako.
- Helbideratzea mugagabea da: indarrean egongo da kontrakoa adierazi arte. Beraz, ez da beharrezkoa berau berritzea.
- Eskabide berean egin daiteke nahi diren zerga eta likidazio guztien helbideratzea.
Eskabidea jasotzen duen arloa:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (H.A.Z) - 944666300 - sac@basauri.eusHarremanetarako:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren langileak (H.A.Z)Ebazpena ematen duen organoa:
AlkatetzaLegezko epea:
BeheralakoaAurkezteko dokumentuak:
Zerbitzuak:
39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.
Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.
Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.
Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.