Izapideak | Egiaztagiriak eta dokumentuak | Ordainketa Zatikatzea/Geroratzea

Ordainketa Zatikatzea/Geroratzea

Egiaztagiri digitala behar du

  • Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
    HAZen
  • Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Lagundu zaitugu?

Bai

Bai, baina:

Ez



Zure egoera sozio-ekonomikoa dela-eta ezin badiezu aurre egin Udalarekin pendiente dituzun ordainketei nahitaezko aldian, aukera ematen dizugu ordainketa hori geroratu edota epeetan zatikatzeko. Hala egiteko, aurretiaz eskabidea aurkeztu beharko duzu.

Argibide gehiago behar izanez gero

Zerga-bilketa 944666304 recaudacion@basauri.eus

Jasotzaileak:

Basauriko Udalaren edozein zergadun.

Baldintzak:

  • Borondatezko zein nahitaezko ordainketa-epean dauden zorrak geroratu edo zatikatu ahal izango dira, araudiak ezarritako baldintzetan eta zergadunak aurretiaz eskabidea aurkeztuta, baldin eta haren ekonomia- eta finantza-egoerak, aldi batez, ez badio aukerarik ematen ordainketak ezarritako epeetan egiteko.
  • Ezingo dira geroratu edo zatikatu baliabide tinbredun bidez egin beharreko ordainarazpenak, ez eta jolasaren gaineko zergaren ondoriozkoak ere.
  • Geroratutako edo zatikatutako zorren gaineko bermeak eratu beharko dira, araudiak ezarritako moduan. Era berean, adieraziko da zergaduna zein kasutan egongo den bermeak aurkeztetik salbuetsita (osorik edo zati batean), eta horretarako zein baldintza bete behar dituen. Jasota utziko da, gainera, zein kasutan egongo den aukera zerga-administrazioari eskatzeko berme horiek balioesteko, aurkeztu aurretik.
  • Banku-helbideratzea da ordaintzeko nahitaezko bidea. Aukera dago zergaduna titularra ez den kontu batean helbideratzeko, baldin eta kontu horren titularrak helbideratzea baimentzen badu.

Aplikatu beharreko araudia:

Oharrak:

  • Ordainketak geroratzea/zatikatzea eskatu ahalko du interesdunak, borondatezko zein nahitaezko ordainketa epean. Berandutze-interesak sortuko dira, zorra erabat kitatu arte.

Ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko eskabideak honako hauek jasoko ditu nahitaez:

  • Eskatzailearen izen-abizenak; sozietatearen izena edo izendapena; identifikazio sozialeko zenbakia eta eskatzailearen helbide fiskala eta, hala badagokio, hura ordezkatzen duenarena; telefono-zenbakia; eta helbide elektronikoa.
  • Geroratu edo zatikatu nahi den zorra. Udal administrazioaren ordainketa-errekerimendua aurkeztu beharko da. Nahitaezko ordainketa aldian dagoen zor osoa jaso beharko du eskabideak.
  • Ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskatutako baldintzak.
  • Zergatik eskatzen den geroratzea edo zatikatzea.
  • Ordenantza honetako 27.1 artikuluko baldintzak betetzen ez diren kasuetarako eskainitako berme nahikoa. Eskaera aldian kreditu-erakundeen berme solidarioa eskaintzen denean, nahikoa izango da bermea ematen duen erakundearen konpromiso gutuna aurkeztea. Gainerako kasuetan, berme gisa aurkeztutako ondasunen balorazioa aurkeztu beharko da, aditu independenteek egindakoa. Gainera, ondasun higiezinen kasuan, jabetza-eskriturak eta Jabetza Erregistroaren kargei buruzko egiaztagiria ere aurkeztu beharko dira.
  • Banku-helbideratze agindua: finantza-erakunde bateko kontu-zenbakia (20 zenbaki), geroratutako edo zatikatutako ordainketak helbideratzeko.

Eskabidea jasotzen duen arloa:

Zerga-bilketa - 944666304 - recaudacion@basauri.eus

Harremanetarako:

Zerga-bilketako langileak.

Ebazpena ematen duen organoa:

Zerga-bilketa Salia

Legezko epea:

Beheralakoa.

Eskubideak:

Konpromisoa:

Aurkezteko dokumentuak:

  • Ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko eskabidea. (ikus 'Xehetasun gehiago' fitxako 'Oharrak' atala Egoitza Elektronikoan)
  • Behar besteko ondasun ez dutela jasotzen duen adierazpena.
  • PERTSONA FISIKOAK: Nomina edo ordainketa egiten duen erakundeak behar bezala egiaztatutako diru-sarreren egiaztagiria.
  • PERTSONA FISIKOAK: Azken bi urteotako PFEZ aitorpena.
  • PERTSONA FISIKOAK: Azken urteko banku-eragiketak.
  • PERTSONA FISIKOAK: Erroldatze-egiaztagiria.
  • PERTSONA JURIDIKOAK: Azken hiru ekitaldien urteko kontuak.
  • PERTSONA JURIDIKOAK: Bideragarritasun-plana (baldin badago).
  • PERTSONA JURIDIKOAK: Auditoria-txostena, horrelakorik badago.
  • PERTSONA JURIDIKOAK: Egoki iritzitako ekonomiaren, finantzen edota ondarearen alorreko beste edozein informazio garrantzitsu, hain zuzen ere, eskatutako geroratzea betetzeko aukera oinarritzen duena.

Zerbitzuak:



    39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.

    Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.

    Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

    Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.

    Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.