Izapideak | Egiaztagiriak eta dokumentuak | Udal Artxiboari kontsultak egitea

Udal Artxiboari kontsultak egitea

Egiaztagiri digitala behar du

  • Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
    HAZen
  • Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Lagundu zaitugu?

Bai

Bai, baina:

Ez



Udal Artxiboan aurkituko duzu Basauriko Udalak, urteetako jardunean zehar, sortutako dokumentazioa.

Argibide gehiago behar izanez gero

Ondasunak eta Ondarea 944666320 bienes@basauri.eus

Jasotzaileak:

Pertsona fisiko edo juridiko interesdunak, Udal Artxiboan dagoen dokumentazioa kontsultatu nahi dutenak.

Zenbatekoa:

Administrazio-agiriak egiteagatiko Tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalean jasotakoa.

Aplikatu beharreko araudia:

Oharrak:

  • Udalak bere zereginetarako ekoitzitako dokumentazioa biltegiratzen da Udal Artxiboan: eraikuntza-espedienteak, lizentziak, obra txikien espedienteak...
  • Funtsa historikoak (1940 baino lehenagoko dokumentazioa) Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoan gordailatuta daude.
  • Astean behin egiten dira kontsultak Artxiboan (asteazkenetan, normalki), aurretiazko hitzorduarekin.

Eskabidea jasotzen duen arloa:

Ondasunak eta Ondarea - 944666320 - bienes@basauri.eus

Harremanetarako:

Ondasunen Atalean, Aseguru eta Artxibo Zerbitzuko langileak.

Definizioak:

  • Udal Artxiboa: Udalaren agiri-ondarea osatzen duten agiriak batu, zaindu, antolatu eta hedatzen diren tokia(k).

Ebazpena ematen duen organoa:

Aseguruen Zerbitzua.

Isiltasuna:

Ez da aplikatzen.

Legezko epea:

Ez da aplikatzen.

Eskubideak:

Konpromisoa:

Zerbitzuak:



    39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.

    Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.

    Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

    Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.

    Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.