Izapideak | Erakunde autonomoak eta udal-erakundeak | Ondare-erantzukizuneko erreklamazioak Kultur Etxea
Ondare-erantzukizuneko erreklamazioak Kultur Etxea
- Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
HAZen - Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Uste baduzu zerbitzu publikoen funtzionamendu okerrak istripua eragin dizula, zure eskubideak egikaritu, eta ondare-erantzukizuna eskatu ahal duzu.
Argibide gehiago behar izanez gero
Basauriko Udal Kultur Etxea 944666390 socialantzokia@basauri.eus
Jasotzaileak:
Zerbitzu publikoen funtzionamenduaren ondorioz (izan ohikoa ala ezohikoa) kalte pertsonala edo materiala pairatu duten pertsona fisiko edo juridikoak.Zenbatekoa:
Doakoa daOharrak:
Eskabidean datu hauek adierazi beharko dira:
- Eskatzailearen datu pertsonalak (izen-abizenak, helbidea, NANa eta telefono-zenbakia).
- Erreklamatutako kaltearen inguruabarrei buruzko azalpen xehatua, adieraziz toki zehatza (kalearen izena eta zenbakia),data, eta, ustez, istripua eragin duen ondasun edo zerbitzu publikoaren hutsa.
- Istripua ikusi duten lekukoen izen-abizenak eta helbidea.
- Adierazi ea Udaltzaingoaren edota Ertzaintzaren txostenik dagoen.
- Kaltearen beraren eta hura gertatutako tokiaren argazkiak.
- Posible bada, eragindako kalteen balorazio ekonomikoa, edota kalte materialen fakturak.
- Kalte pertsonalengatiko erreklamazioetan, parte medikoak.
- Egoki jotako bestelako frogabideak.
- Egoki iritzitako frogagiriak: osasun-txostenak, argazkiak, lekukoak, eta abar.
Eskabidea jasotzen duen arloa:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (H.A.Z) - 944666300 - sac@basauri.eusIsiltasuna:
EzezkoaLegezko epea:
6 hilabeteAurkezteko dokumentuak:
Zerbitzuak:
39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.
Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.
Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.
Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.