Izapideak | Lizentziak eta baimenak Obretarako, bide publikoa okupatzeko eta abarretarako | Taxi-lizentziaren titulartasuna aldatzea
Taxi-lizentziaren titulartasuna aldatzea
- Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
HAZen - Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Argibide gehiago behar izanez gero
Kontratazioa eta Zerbitzuak 944666309 Kontratazioa@basauri.eus
Jasotzaileak:
Lizentziaren hartzailea.Zenbatekoa:
Ordenantzak ezarritakoa. Ikus tarifak.Baldintzak:
Lizentziak eta baimenak eskualdatuko dira honako kasu hauetan:- Titularra hiltzen bada, bere ezkontide alargunaren edo legezko oinordekoen alde.
- Titularra jubilatzen bada.
- Ezkontide alargunak edo atalean aipatutako oinordekoek lizentzia ezin badute ustiatu, jarduera bakar eta esklusibo bezala.
- Titularrari lanbidea egikaritzeko ezintasuna sortzen bazaio (gaixotasunagatik, istripuagatik, edo ezinbesteko arrazoi bezala kalifika daitekeen beste zioengatik).
- Lizentziaren titularrak hamar urte baino gehiagoko antzinatasuna badu, lizentzia eskualdatu ahal du Udalaren aurretiazko baimenarekin, baina ezingo du lizentzia berririk eskuratu hamar urteko epean.
- Lizentziaren titularrak, bere ibilgailu propioaren gidaria izanik, edozein inguruabar dela eta, gidabaimena behin-betiko galtzen badu (salbu eta horretarako arrazoiak, lizentziaren iraungipena edo baliogabetzeko deklarazioa ekarriko balu).
Lizentziaren hartzaileak:
- Garraioa egiteko erabiliko duen ibilgailuak baldintza teknikoak betetzen direla egiaztatu beharko du, hain zuzen ere, indarrean dagoen arautegiak ezarritakoak.
- Erantzukizun zibileko asegurua izan beharko du, esakainitako garraio-zerbitzuan zehar erabiltzaileei eragin ahal zaizkien kalte eta ezbeharrei erantzuteko. Nahitaezkoa izango du, era berean, legeria espezifikoak aurreikusitako gainerako arriskuei aurre egiteko aseguru-poliza izatea.
- Trafiko Zuzendaritzak eman dako B2 motako edo goragoko mailako gidabaimenaren jabe izan beharko du.
- Ez du izango taxi-gidari aritzea eragozten dion gaixotasun kutsakorrik edo ezintasun fisikorik.
Aplikatu beharreko araudia:
Oharrak:
- Kuotaren % 50eko hobaria egongo da eskualdatzea gurasoen eta seme-alaben artean egiten denean.
Eskabidea jasotzen duen arloa:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (H.A.Z) - 944666300 - sac@basauri.eusHarremanetarako:
Kontratazio, Obra eta Zerbitzuetako langileak.Ebazpena ematen duen organoa:
AlkatetzaIsiltasuna:
Baiezkoa.Legezko epea:
3 hilabete.Eskubideak:
Konpromisoa:
Aurkezteko dokumentuak:
- Osasun egiaztagiria.
- Hartzailearen B2 edo goragoko mailako gidabaimena.
- Taxiaren lizentzia-txartela.
- TITULARRA HIL bada: Heriotza-ziurtagiria.
- EZINTASUN FISIKOA badago: Ezintasun egiaztagiria.
- Titularra JUBILATUKO bada: Jubilazio-eskabidearen kopia.
- IBILGAILU BERRIA eskuratu bada: Aseguru-poliza edo konpromisoa.
- TITULARRA HIL bada: Testamentua, horrelakorik balego.
- TITULARRA HIL bada: Oinordeko bat baino gehiago badago, eskabidea egiten duenaren alde uko egin beharko diote gainerakoek.
- TITULARRA HIL bada: Familia-liburua.
- IBILGAILU BERRIA eskuratu bada: Ibilgailu berriaren zirkulazio-baimena.
- IBILGAILU BERRIA eskuratu bada: Ibilgailuaren fitxa teknikoa.
Zerbitzuak:
39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.
Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.
Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.
Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.