Izapideak | Hirigintza | Aparkatzea debekatuta duten plaken titularitatea aldatzea edo baja ematea

Aparkatzea debekatuta duten plaken titularitatea aldatzea edo baja ematea

Egiaztagiri digitala behar du

  • Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
    HAZen
  • Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Lagundu zaitugu?

Bai

Bai, baina:

Ez



Aparkatzea debekatuta dagoen plaken titularra bazara, jakinarazi udalari ibilgailuak lokal eta esparruetara sartzeko aurreko lizentzian aitortutako baldintzei baja eman edo titulartasuna aldatu zaiela.
Bajak ere eskatu beharko dira, aplikatu beharreko ordenantza fiskalarekin bat etorriz dagokion tasa ez sortzearren.

Argibide gehiago behar izanez gero

Hirigintza 944666310 urbanismo@basauri.eus

Jasotzaileak:

Interesdunak edota haien legezko ordezkariak.

Zenbatekoa:

Doakoa da

Eskabidea jasotzen duen arloa:

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (H.A.Z) - 944666300 - sac@basauri.eus

Harremanetarako:

Hirigintza-kudeaketa eta Ingurumen Ataleko langileak.

Isiltasuna:

Ezestekoa

Legezko epea:

3 hilabete.

Aurkezteko dokumentuak:

  • Eskabide orokorra behar bezala beteta
  • Ibi iraunkorraren identifikazio-plakaren argazkia
  • Duela gutxiko argazkia, espaloiaren eta zintarriaren kontserbazio-egoera, zintarria jatorrizko egoerara itzuli dela eta pasabide iraunkorretik pintura seinalizatzailea kendu dela egiaztatzen duena. (baja kasuetan)

Zerbitzuak:



    39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.

    Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.

    Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

    Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.

    Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.