Izapideak | Berdintasuna | Berdintasunerako diru-laguntzen eskaerak
Berdintasunerako diru-laguntzen eskaerak
- Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
HAZen - Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Argibide gehiago behar izanez gero
Berdintasuna 944666336 igualdad@basauri.eus
Aplikatu beharreko araudia:
Eskabidea jasotzen duen arloa:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (H.A.Z) - 944666300 - sac@basauri.eusAurkezteko dokumentuak:
- Eskaera-orria, sinatuta. Bertan, pertsona edo erakunde eskatzaileak aitortu beharko du ez duela onuradun izateko debekuetako bat ere (Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak jasotzen ditu debeku horiek).
- Prestatutako programa edo programak, formatu digitalean (CD) aurkeztu beharko direnak, Udalak emandako ereduaren arabera (Oinarri Orokorren II. eranskina).
- Programa bakoitzaren aurrekontuaren fitxa, formatu digitalean (CD) aurkeztu beharko dena, Udalak emandako ereduaren arabera (Oinarri Orokorren III. eranskina).
- IFZ.
- Udalari datuak jasotzeko baimenik ematen ez bazaio: zerga-betebeharrak ordainduta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria edo erantzukizunpeko adierazpena (3.000 €-tik beherako diru-laguntza).
- Udalari ez bazaio baimenik ematen datuak biltzeko: Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta dituela edo erakundeak langileak ez dituela egiaztatzen duen ziurtagiria, Diruzaintza Nagusiak emana, edo erantzukizunpeko adierazpena (3.000 €-tik beherako diru-laguntza).
- Diru-laguntza jasotzeko aurkezten den jarduera edo programarekin irabazi-asmorik ez duela adierazten duen zinpeko aitorpena.
- Sexu-izaerako delituengatiko ziurtagiri negatiboari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.
- Adingabe baten babesgabetasun-egoeraren edozein susmo udaleko gizarte-zerbitzuei jakinarazteko konpromisoari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.
- Hirugarrenen Erregistroan inskribatu gabeko pertsonak edo erakundeak: "Hirugarrenen Fitxa".
- Basauriko Udaleko Herritarren Partaidetzarako Erakundeen Erregistroan sarbiderik ez duten erakundeak: dagokion erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzen duen agiria.
- Basauriko Udaleko Herritarren Partaidetzarako Erakundeen Erregistroan sarbiderik ez duten erakundeak: erakundearen estatutuak.
Zerbitzuak:
39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.
Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.
Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.
Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.