Izapideak | Jarduera ekonomikoa, merkataritza eta enplegua | Merkataritzako diru-laguntzen eskaerak
Merkataritzako diru-laguntzen eskaerak
- Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
HAZen - Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Aplikatu beharreko araudia:
- Merkataritzarako laguntzak emateko oinarri arautzaileak
Isiltasuna:
Ezezkoa.Legezko epea:
2023/12/31Aurkezteko dokumentuak:
- Egindako inbertsioen, berriztatzeen edo erosketen memoria txiki bat.
- Enpresa txikiak definitzen dituzten ezaugarriak betetzen direla jasotzen duen zinpeko aitorpena, Oinarri hauen 3. artikuluan jasotzen denaren araberakoa. Zen-
Enpresa txikiak definitzen dituzten ezaugarriak betetzen direla jasotzen duen zinpeko aitorpena, Oinarri hauen 3. artikuluan jasotzen denaren araberakoa. Zentzu horretan, Oinarriotako II. eranskinean agertzen den dokumentua bete beharko da. - Enpresak zerga-obligazioak dituen administrazio publiko guztiek emandako
egiaztagirien jatorrizkoak, enpresa zerga-betekizun horiekin egunean dagoela
egiaztatzen dutenak. - Sozietateen kasuan, eskabidea egiten duen pertsona sozietatearen ordezkari
gisa ari dela egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia, sozietatearen IFK eta
pertsona fisikoaren NANa edo lan-baimena. - Hirugarrenaren fitxa, denda edo enpresa eskatzailearen banku-datu guztiak
jasota. Fitxak enpresaren kontua dagoen finantza-erakundearen zigilua eduki
beharko du. - Oinarri hauetan diruz laguntzeko kontzeptu gisa jasotakoak finantzatzeko enpresak egin dituen edo egin asmo dituen beste finantziazio-eskaerei buruzko
aitorpena, Oinarriotako III. eranskineko ereduari jarraituta - Basauriko udal dirulaguntzak emateko Ordenantzaren 10. artikuluan ezarritako
debekurik ez dagoela jasotzen duen erantzukizunpeko aitorpena, IV. eranskinaren araberakoa. - Diruz lagun daitezkeen eta benetan ordainduak izan diren gastuak jasotzen dituzten fakturen eta ordainketa-agirien jatorrizkoa eta kopia. Fakturetako eta ordainketa-agirietako datek dirulaguntza eskatzen den urtearekin bat etorri beharko dute
- Obra-lizentzia eta tasa ordaindu izanaren agiria (egokitze-lanak egiten diren kasuetan)
Zerbitzuak:
39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.
Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.
Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.
Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.