Izapideak | Berdintasuna | Garapenerako lankidetzako diru-laguntzen eskaerak

Garapenerako lankidetzako diru-laguntzen eskaerak

Egiaztagiri digitala behar du

  • Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
    HAZen
  • Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Lagundu zaitugu?

Bai

Bai, baina:

Ez



Garapen Lankidetzaren Arloko udal diru-laguntzak emateko deialdia.

Argibide gehiago behar izanez gero

Garapenerako lankidetza 944666336 cooperacion@basauri.eus

Aurkezteko dokumentuak:

  • Eskaera-orria.
  • Hegoaldeko lankidetza: 3. eranskina (Proiektuaren eskaera)
  • Hegoaldeko lankidetza: 5. eranskina (Proiektuaren justifikazioa)
  • Hegoaldeko lankidetza: Abalak
  • Hegoaldeko lankidetza: Bestelako dokumentazio teknikoa
  • Gizartea eraldatzeko sentsibilizazio- eta hezkuntza: 4. eranskina (Proiektuaren eskaera)
  • Gizartea eraldatzeko sentsibilizazio- eta hezkuntza: 6. eranskina (Ekintzen justifikazioa)
  • Gizartea eraldatzeko sentsibilizazio- eta hezkuntza: Abalak
  • Gizartea eraldatzeko sentsibilizazio- eta hezkuntza: Bestelako dokumentazio teknikoa
  • Erakundearen IFZren fotokopia
  • Eskaera sinatzen duen pertsonak erakundearen izenean jardun dezakeela egiaztatzen duen agiria, eta haren NANaren fotokopia
  • Dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen agiriaren fotokopia eta erakundearen estatutuen fotokopia
  • Zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, hain zuzen ere, zerga-administrazio eskudunak urte horretan bertan emandakoa

  • Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria, hain zuzen ere, Diruzaintza Nagusiak urte horretan emandakoa
  • Basauriko Udalak finantzatutako aurreko lankidetza-ekintzen aitorpen sinatua, zein egoeratan dauden adieraziz (bidean; amaituta eta justifikatu gabe; Udalak onetsitako justifikazioa)
  • Basauriko Udalaren Hirugarrenen Erregistroan inskribatuta ez dauden entitateek “Hirugarrenen fitxa†aurkeztu beharko dute

Zerbitzuak:



    39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.

    Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.

    Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

    Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.

    Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.