Izapideak | Lizentziak eta baimenak Obretarako, bide publikoa okupatzeko eta abarretarako | L-9 Eraispenetarako lizentzia
L-9 Eraispenetarako lizentzia
- Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
HAZen - Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Zerbitzu honek aukera ematen dizu eraikin bat, osorik edo zati batean, eraisteko lizentzia eskatzeko.
Lizentzia honen pean daude eraikuntzak eraisteko lanak, eraikuntza horien erabilera edozein dela ere: egoitzazkoa, merkataritzakoa, industriala, ekipamenduzkoa… Salbuespena: hur-hurreko aurri egoeran dauden eraikinak.
Argibide gehiago behar izanez gero
Hirigintza 944666310 urbanismo@basauri.eus
Jasotzaileak:
Zenbatekoa:
- Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga.
- Hirigintzako dokumentazio-zerbitzuengatiko tasa.
Aplikatu beharreko araudia:
Oharrak:
Lanak amaitutakoan, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
- Obra amaierako egiaztagiria eta likidazioa, lanak zuzendu dituen teknikariak sinatuta eta dagokion elkargo ofizialak behar bezala ikus-onetsita.
- Eremuko argazki-sorta, lanak amaitu eta gero.
- Eremuaren amaierako egoera deskribatzeko dokumentazio grafikoa.
- Urbanizazio lanak egokiro gauzatuko zirela bermatzeko gordailatutako abal edo bermea bueltan jasotzeko eskabidea (horrelakorik egon bada).
- Eraikuntza eta eraiste hondakinak eta materialak egokiro kudeatuko zirela bermatzeko gordailatutako abal edo bermea bueltan jasotzeko eskabidea. Horrekin batera, eraikuntza eta eraiste hondakinen eta materialen kudeaketari buruzko amaierako txostena, 112/2012 Dekretuaren III. Eranskinaren 6. artikuluaren edukiarekin.
Harremanetarako:
Personal del Departamento de Gestión y Disciplina UrbanísticaIsiltasuna:
Legezko epea:
Eskubideak:
Konpromisoa:
Aurkezteko dokumentuak:
- Eraiste-proiektua, teknikari eskudunak sinatua eta haren elkargo ofizialak ikus-onetsia.
Zerbitzuak:
39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.
Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.
Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.
Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.