Izapideak | Lizentziak eta baimenak Obretarako, bide publikoa okupatzeko eta abarretarako | L-4 Eraikina eraberritzeko obretarako lizentzia
L-4 Eraikina eraberritzeko obretarako lizentzia
- Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
HAZen - Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Zerbitzu honek aukera ematen dizu eraikinean eraberritze-obrak egiteko lizentzia eskatzeko.
Aplikatuko zaio eraikin batean egin beharreko edozein lani, baldin eta mantentze- edo konpontze-lanak ez badira. Honako hauei dagokie, adibidez:
- Estaldurak berritzea (teila berriak jartzea).
- Fatxadetako berritze-lanak, baldin eta eraikinaren arkitektura-egitura aldatzen ez badute (estaldurak aldatzea, SATE-kanpoaldetiko isolatze termikoko sistema jartzea, eta abar).
- Hobi septikoa baliogabetzea.
- Jabeen komunitatean gasa jartzea.
- Eguzki-energia jasotzeko sistemak instalatzea.
- Antzeko beste batzuk.
Argibide gehiago behar izanez gero
Hirigintza 944666310 urbanismo@basauri.eus
Zenbatekoa:
- Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga.
- Hirigintzako dokumentazio-zerbitzuengatiko tasa.
- Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteagatiko tasa (baliabide osagarriak).
Baldintzak:
- Bide publikoa egokiro babestu beharko da, oinezkoei eraikuntza-materialak gainera erortzea ekiditeko.
Aplikatu beharreko araudia:
- Eraikuntzako Kode Teknikoak (EKT)
- Hirigintzako arautegia.
- ORDENANTZA - Jarduketa komunikatuei eta Hirigintza-lizentziak lortzeko dokumentazioari buruzko udal ordenantza.
- ORDENANTZA - 06 Eraikuntzen, Instalazioen eta Lanen gaineko zerga.
- ORDENANTZA - 07 Hirigintzako dokumentazio-zerbitzuengatiko tasa.
- ORDENANTZA - 16 Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatiko tasa.
Isiltasuna:
Baiezkoa.Legezko epea:
Hilabete.Aurkezteko dokumentuak:
- Egin beharreko lanak deskribatu eta bidezkotzen dituen memoria, teknikari eskudunak sinatua, non berariaz adieraziko den Eraikuntzaren Kode Teknikoa betetzen dela.
- Egin beharreko lanen aurrekontua, partidaka xehatua.
- Bide publikoa okupatzen bada: Erabiliko diren baliabide osagarrien (aldamioak, babes-hegalak, langileak garraiatzeko igogailua, lan bertikalak, eta abar) deskribapena jasotzen duen txostena.
- Egin beharreko lanen arriskuaren ebaluazio espezifikoa.
Zerbitzuak:
39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.
Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.
Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.
Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.