Izapideak | Lizentziak eta baimenak Obretarako, bide publikoa okupatzeko eta abarretarako | C-8 EIT txostena egin izanaren jakinarazpena
C-8 EIT txostena egin izanaren jakinarazpena
- Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
HAZen - Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Zure komunitateak enkargatutako Eraikinaren Ikuskapen Teknikoaren txostenaren kopia helarazi behar diozu Udalari, zerbitzu honen bitartez.
Txosten hau honako kasu hauetan espezializatutako teknikari bati enkargatu behar diozu:
- Berrogeita hamar urtetik gorako etxebizitza-eraikinak, ordenaziotik kanpo utzitakoak barne.
- Eraikin katalogatuak, beren antzinatasuna edozein dela ere.
- Irisgarritasuna hobetzeko edo birgaitzeko obrak egiteko udal-laguntzak eskatzen dituzten eraikinak, antzinatasuna edozein dela ere.
Argibide gehiago behar izanez gero
Hirigintza 944666310 urbanismo@basauri.eus
Baldintzak:
- EIT Txostena egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikinen Ikuskapen Teknikoa arautzen duen azaroaren 21eko 241/2012 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Aplikatu beharreko araudia:
Eskabidea jasotzen duen arloa:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (H.A.Z) - 944666300 - sac@basauri.eusIsiltasuna:
Legezko epea:
Eskubideak:
Aurkezteko dokumentuak:
- Eraikinaren Ikuskaritza Teknikoari buruzko txostena, arkitektoak edo arkitekto teknikoak sinatutakoa; horrekin batera, txostenaren kopia CDan (pdf edo xml formatuan). xml fitxategiak izango dira Eusko Jaurlaritzaren Eraikinen Ikukaritza Teknikoko aplikazio informatikoak esportatzeko sortutakoetakoak.
Zerbitzuak:
39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.
Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.
Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.
Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.