Izapideak | Lizentziak eta baimenak Obretarako, bide publikoa okupatzeko eta abarretarako | C-4 Edukiontzia edo obra-hondakinen sakak jarri izanaren komunikazioa

C-4 Edukiontzia edo obra-hondakinen sakak jarri izanaren komunikazioa

Egiaztagiri digitala behar du

  • Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
    HAZen
  • Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Lagundu zaitugu?

Bai

Bai, baina:

Ez



Obra egiten ari bazara eta bide publikoan edukiontzia edo obra-hondakinetarako zakua jarri behar baduzu, zerbitzu honek aukera ematen dizu bide publikoa okupatzeko udal baimena eskatzeko, kalean jarri ahal izateko.

Argibide gehiago behar izanez gero

Hirigintza 944666310 urbanismo@basauri.eus

Zenbatekoa:

  • Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteagatiko tasa

Baldintzak:

Zoladura ez hondatzeko, berariaz debekatzen da obra-hondakinetarako edukiontziak espaloi gainean edota oinezkoen eremuetan jartzea: asfaltatutako aparkalekuetan kokatu beharko dira.

Zoladura hondatuko ez duten zakuak, berriz, oinezkoen eremuetan jarri ahal izango dira, baldin eta, jarri eta gero, oinezkoen joan-etorriak oztopatzen ez badituzte eta, gutxienez, oztoporik gabeko 2,00 m-ko iraganbidea uzten badute.

Edukiontzietara eta zakuetara botatakoa kontrolatuko da, horien sakonera gainditu ez dezan.

Edukiontziak eta zakuak bide publikotik kendu beharko dira honako kasu hauetan:

  • Baimenaren epea agortzen denean.
  • Beteta egon bezain laster (hustu ditzaten).
  • Ostiraleko 18:00etatik asteleheneko 08:00etara bitartean. Ostirala edo aurreko egunak, zein astelehena edo osteko egunak jaiegunak badira, epe hori luzatu egingo da hasierako edo amaierako lehen egun baliodunera.

Edukiontziak txukun eta garbi egongo dira.

Dena delako elementu osagarria bide publikotik kendu eta gero, tokia garbi utzi beharko da.

Aplikatu beharreko araudia:

Isiltasuna:

Ez da aplikatzen.

Legezko epea:

Berehalakoa.

Eskubideak:

Aurkezteko dokumentuak:

Zerbitzuak:



    39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.

    Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.

    Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

    Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.

    Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.