Izapideak | Lizentziak eta baimenak Obretarako, bide publikoa okupatzeko eta abarretarako | C-2 Eraikinaren eremu komunetako obren komunikazioa
C-2 Eraikinaren eremu komunetako obren komunikazioa
- Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
HAZen - Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Barrualdeko zein kanpoaldeko eremu komunetan obrak egingo badituzue, edota obra-lizentzia luzatzeko eskabidea egingo baduzue, zerbitzu honek izapideak erraztuko dizkizue:
- Atari eta eskaileren barruko eremu komunetako obrak, hala nola zoladurak, estaldurak, sabai aizunak, leihoak aldatzea, instalazioak berritzea, pintura eta antzekoak.
- Eraikinaren kanpoaldeko eremu komunetako obrak (terrazak, barruko patioak, estalki lauak, teilatupeak, etab.), bide publikoari eragin gabe, hala nola zoladurak berritzea, iragazgaiztea, estaldurak edo antzekoak.
- Eraikineko eremu komunetan komunikaziopean dauden obren luzapena.
Argibide gehiago behar izanez gero
Hirigintza 944666310 urbanismo@basauri.eus
Jasotzaileak:
Interesdunak edota haien legezko ordezkariak.Baldintzak:
- Obrek ez diote eraikinaren egiturari, estetikari edota fatxadari eragin behar.
- Prozedura honek ez ditu barne hartuko egurrezko egituradun eraikinetako etxebizitzen barrualdean egin beharreko lanak.
Aplikatu beharreko araudia:
- Normas UrbanÃsticas del Plan Genaral de Ordenación Urbana_eus
- Jarduketa komunikatuei eta Hirigintza-lizentziak lortzeko dokumentazioari buruzko udal ordenantza
- Ordenantza - 06 Eraikuntzen, Instalazioen eta Lanen gaineko Zerga arautzen duen ordenantza
- Ordenantza - 07 Hirigintzako dokumentazio-zerbitzuengatiko tasa
Oharrak:
Obra motak:- Atarietako eta eskaileretako barrualdeko eremu komunetan egindako obrak, adibidez: zoladurak eta estaldurak berritzea; sabai aizunak; leihoak aldatzea; instalazioak berritzea; pintatzea; eta antzekoak.
- Eraikinaren kanpoaldeko eremu komunetan (terrazak, barruko patioak, estalki lauak, egindako lanak, teilatu lauak, eta abar) egindako obrak, bide publikoan eraginik ez dutenak, adibidez: zoladurak berritzea; iragazgaizteak; estaldurak; eta antzekoak.
- Jakinarazitako eredu komunetako obren luzapenak.
Kostu ekonomikoa:
- Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.
- Hirigintzako dokumentazio-zerbitzuengatiko tasa.
"07 Hirigintzako dokumentazio-zerbitzuengatiko Tasa" ordenantzaren arabera, 7. artikuluak dionez, egitate zergagarria osatzen duen udal iharduerari hasiera ematen zaionean sortzen da tasa hau eta orduan jaiotzen da ordaintzeko obligazioa. Ondorio horietarako, jarduera horri hasiera eman zaiola joko da hirigintzako zerbitzuen eskaria aurkezten den datan, baldin eta subjektu pasiboak esanbidez eskatuko balu hori. Zergak ordaintzeko betebeharra sortu ostean, ez du harengan eraginik izango eskatzaileak uko egiten badio edo onartzen ez badu behin lizentzia eman ostean.
Eskabidea jasotzen duen arloa:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (H.A.Z) - 944666300 - sac@basauri.eusAurkezteko dokumentuak:
- Obra txikiak egin eta/edo bide publikoa okupatzeko jakinarazpena.
- Kontratatutakoaren aurrekontua, partidaka xehatua.
Zerbitzuak:
39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.
Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.
Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.
Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.