C-1 Etxebizitza barruko obren jakinarazpena

Egiaztagiri digitala behar du

  • Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
    HAZen
  • Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak

Hau ere interesatu ahal zaizu

Lagundu zaitugu?

Bai

Bai, baina:

Ez



Zerbitzu honen bidez, etxebizitzen barruan obrak egiteko aldez aurreko komunikazioa izapidetu dezakezu (sukaldeak, bainugelak, oholak, sabai aizunak, leihoak ordeztea, pintura, instalazioak berritzea eta antzekoak) eta/edo etxebizitza barruan komunikatu beharreko obren luzapena izapidetu dezakezu.
 

Zerbitzu hau ere aplikatuko zaie proiektu teknikoaren beharrik ez duten premiazko konponketa guztiei. Eraikinetatik bide publikora erortzeko arriskua duten elementuetan (teilak, lauza txikiak, estaldurak, instalazioak, eta abar) oso premiazko konponketa txikiak egiteko baimen eta lizentziak izapidetzea.

 

Argibide gehiago behar izanez gero

Hirigintza 944666310 urbanismo@basauri.eus

Jasotzaileak:

Pertsona fisiko eta juridikoak.

Baldintzak:

  • Obrek ez diote eraikinaren egiturari, estetikari edota fatxadari eragin behar.
  • Prozedura honek ez ditu barne hartuko egurrezko egituradun eraikinetako etxebizitzen barrualdean egin beharreko lanak.

Aplikatu beharreko araudia:

Oharrak:

Kostu ekonomikoa
  • Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.
  • Hirigintzako dokumentazio-zerbitzuengatiko tasa.

"07 Hirigintzako dokumentazio-zerbitzuengatiko Tasa" ordenantzaren arabera, 7. artikuluak dionez, egitate zergagarria osatzen duen udal iharduerari hasiera ematen zaionean sortzen da tasa hau eta orduan jaiotzen da ordaintzeko obligazioa. Ondorio horietarako, jarduera horri hasiera eman zaiola joko da hirigintzako zerbitzuen eskaria aurkezten den datan, baldin eta subjektu pasiboak esanbidez eskatuko balu hori. Zergak ordaintzeko betebeharra sortu ostean, ez du harengan eraginik izango eskatzaileak uko egiten badio edo onartzen ez badu behin lizentzia eman ostean.

Eskabidea jasotzen duen arloa:

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (H.A.Z) - 944666300 - sac@basauri.eus

Aurkezteko dokumentuak:

Zerbitzuak:



    39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.

    Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.

    Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

    Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.

    Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.