Izapideak | Lizentziak eta baimenak Obretarako, bide publikoa okupatzeko eta abarretarako | Eskarea bide publikoa okupatzea: Jaietan txosnak, lonjak eta barrak jartzeko baimena
Eskarea bide publikoa okupatzea: Jaietan txosnak, lonjak eta barrak jartzeko baimena
- Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
HAZen - Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Zerbitzu honen bitartez, udalerriko jaietan zehar, bide publikoan aldi baterako txosna edo lonja jartzeko udal baimena eskatu ahalko duzu.
Kontuan izan lonja bat bada aurreikusitako gehienezko edukiera adierazi beharko duzula.
Argibide gehiago behar izanez gero
Jaiak 944666311 cultura@basauri.eus
Jasotzaileak:
Pertsona fisiko edo juridiko interesdunak.Zenbatekoa:
SalbuetsiakBaldintzak:
- Erantzukizun zibileko asegurua.
- Instalazio elektrikoaren egiaztagiria.
- Su-itzalgailuak (ikus Dekretua).
Oharrak:
- Udalak zehaztutako tokietan kokatuko dira txosnak.
Eskabidea jasotzen duen arloa:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (H.A.Z) - 944666300 - sac@basauri.eusHarremanetarako:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren langileak (H.A.Z)Isiltasuna:
EzezkoaLegezko epea:
10 egun.Eskubideak:
Konpromisoa:
Aurkezteko dokumentuak:
- Planoa eskalan (gutxienez, 1:50), lokalaren edo txosnaren banaketa adierazita.
- Jardueraren memoria, prebentzio-neurriak jasota.
Zerbitzuak:
39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.
Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.
Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.
Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.