Izapideak | Udaltzaingoa | Gidaria identifikatzea trafikoko arau-hausteetan
Gidaria identifikatzea trafikoko arau-hausteetan
- Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
HAZen - Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Ibilgailu baten jabea bazara, arau-hauste batengatiko isuna jaso baduzu, eta zu ez bazara arau-hauste hori egin duena, Trafikoko Legeak dio ibilgailuaren jabeak Administrazioari lagundu behar diola ibilgailuaren gidaria identifikatzen, arau-haustea antzeman, eta dagokion errekerimendua bidaltzen diotenean.
Funtsean, honako hauek dira ibilgailuen erantzuleak:
- Trafikoko Zuzendaritza Orokorraren erregistroetan titular gisa ageri direnak.
- Ibilgailu-erretariak.
- Ohiko gidariak, izendatuta baleude.
- Hirugarrenen ibilgailuak zaintzapean dituzten tailer mekaniko eta salerosketa-establezimenduen titularrak.
20 egun naturaleko epea izango dute gidaria identifikatzeko, errekerimenduaren datatik zenbatzen hasita. Honako hauek adierazi beharko dituzte:
- Gidatzen zihoanaren NANa, izena eta abizenak.
- Haren gidabaimen zenbakia.
- Helbidea.
Aparkatzeari lotutako arau-hausteetan aukerakoa izango da gidaria identifikatzea. Kasu horietan, arau-haustearen erantzule zuzenak izango dira titularra, ibilgailu-errentaria edo ohiko gidaria (izendatuta balego).
Argibide gehiago behar izanez gero
Udaltzaingoa 944666341 policia_local@basauri.eus
Jasotzaileak:
Ibilgailu baten titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak.Zenbatekoa:
Doakoa.Baldintzak:
Errekerimendua jaso duen titularrak edo ibilgailu-errentariak, benetan arau-haustea egin duen gidaria identifikatu behar du; horrela egin ezean, titularrari arau-hauste OSO ASTUNA egotziko zaio, eta 1.800 eurorainoko isuna jarri ahalko zaio.Aplikatu beharreko araudia:
- Real Decreto 1428/2003, de 21 de noviembre, por el que se aprueba el Reglamento General de Circulación para la aplicación y desarrollo del texto articulado de la Ley sobre tráfico, circulación de vehÃculos a motor y seguridad vial, aprobado por el Real Decreto Legislativo 339/1990, de 2 de marzo.
- Real Decreto Legislativo 6/2015, de 30 de octubre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley sobre Tráfico, Circulación de VehÃculos a Motor y Seguridad Vial.
Oharrak:
Lehenago adierazitako pertsonek errekerimendu formala jaso eta gero, 20 egun naturaleko epea egongo da gidaria identifikatzeko, errekerimenduaren datatik zenbatzen hasita.
Eskabidea jasotzen duen arloa:
Udaltzaingoa - 944666341 - policia_local@basauri.eusHarremanetarako:
Basauriko Udaleko Multen Ataleko langileak (Jaga z.g.).Isiltasuna:
Legezko epea:
Ez da aplikatzen.Aurkezteko dokumentuak:
- Arau-hauslearen datuen berri ematerakoan, gidabaimen edo lizentzia zenbakia, espediente/salaketa-buletin zenbakia eta ibilgailuaren matrikula adierazi behar dira.
- Erretamendu-kontratuaren kopia (gidaririk gabeko ibilgailuak alokatzen dituzten enpresen kasuan).
Zerbitzuak:
39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.
Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.
Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.
Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.