Izapideak | Biztanleen errolda eta datu pertsonalak | Biztanleek helbidea aldatzea

Biztanleek helbidea aldatzea

  • Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
    HAZen
Lagundu zaitugu?

Bai

Bai, baina:

Ez



Basaurin bizi eta bertan erroldatuta bazeunden, eta udalerri barruan beste bizileku batera joango bazara, Biztanleen Erroldako datuak aldatu behar dituzu.

Beste udalerri batera joango bazara, berriz, ez da beharrezkoa Basaurin baja eskatzea: nahikoa duzu biziko zaren herrian alta ematea, administraziook egingo dugu gainerakoa.

Argibide gehiago behar izanez gero

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (H.A.Z) 944666300 sac@basauri.eus

Jasotzaileak:

Basauriko udal mugartean erroldatuta egon, eta bizilekua aldatzen duten guztiak.

Zenbatekoa:

Doakoa da

Baldintzak:

  • Basaurin erroldatuta egotea.
  • Bizileku aldaketa eskatzen duen pertsonaren nortasuna egiaztatzea.
 

Aplikatu beharreko araudia:

Oharrak:

 

 

Eskabidea jasotzen duen arloa:

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (H.A.Z) - 944666300 - sac@basauri.eus

Harremanetarako:

Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren langileak (H.A.Z)

Ebazpena ematen duen organoa:

HAZen arduraduna.

Eskubideak:

Bizileku aldaketa egiteko, legezko baldintzak betetzen badira.

Konpromisoa:

Bizileku aldaketa unean bertan egitea, eskatutako dokumentazioa aurkeztuz gero.

  • Espainiako beste udalerri batera bizitzera banoa, beharrezkoa al da Basauriko Udalean izapideren bat egitea?
  • Norbaitek baja eman nahi badu Basauriko Erroldan, Espainiako beste udalerri batera bizitzera doalako, ez da beharrezkoa hemengo Udalean ezer egitea. Egin behar duen bakarra da udalerri berrian alta izapidetu (eta gero, udal horrek baja bidaliko dio Basauriko Udalari, eta honek ofizioz izapidetuko du).

  • Espainiar herritartasuna daukat. Zer egin behar dut beste herrialde batera bizitzera banoa?
  • Espainiar herritartasuna baduzu eta Basauriko Erroldan baja eman nahi baduzu beste herrialde batean biziko zarelako, izena eman beharko duzu Espainiak herrialde horretan duen kontsuletxean.

  • Atzerriko herritartasuna daukat. Zer egin behar dut beste herrialde batera bizitzera banoa?
  • Atzerritarrak, bere sorterrira itzuliko dela eta, baja eman nahi badu Basauriko Erroldan, idatziz eskatu beharko du, eta dagokion dokumentazioa erantsi.

  • Basaurin bizilekua aldatu dut. Zer egin behar dut bizileku berrian erroldatzeko?
  • Erroldan bizilekua aldatzeko orria bete behar duzu (Herritarrei Informazioa eta Arreta emateko Bulegoan, HIABen, emango dizute), eta honako dokumentazio hau erantsi:


    NORTASUNA EGIAZTATZEKO:

    • 14 urtetik gorakoek honako hauek aurkeztuko dituzte: Indarreko nortasun agiriaren jatorrizkoa (NA, egoitza-txartela, AIT, pasaportea).
    • 14 urtetik beherakoek, berriz, zera aurkeztuko dute: Indarreko nortasun agiriaren jatorrizkoa (NA, egoitza-txartela, AIT, pasaportea) edo familia liburua.
    • Izapidean parte hartzen duten guztiek egiaztatu beharko dute beren identitatea.

    BIZILEKUA EGIAZTATZEKO:

    Dokumentu hauetako edozeinek balioko du: jabetza-titulua; errentamendu-kontratua (kasua denean, jabearen baimena, baimena ematen duen pertsonaren NAren kopia erantsita); edota bizilekuko zerbitzu baten kontratua (ura, gasa, argindarra, telefono finkoa).

Aurkezteko dokumentuak:

  • NORTASUNA EGIAZTATZEKO, 14 urtetik gorakoak: indarrean dagoen jatorrizko identifikazio-dokumentua (NAN, egoitza-txartela, AIZ, pasaportea).
  • EGOITZA EGIAZTATZEA: Jabetza titulua edo Errentamendu-kontratua (kasua zein den, jabearen baimena, haren NANaren fotokopiarekin).
  • NORTASUNA EGIAZTATZEKO, 14 urtetik beherakoak: indarrean dagoen jatorrizko identifikazio-dokumentua (NAN, pasaportea, egoitza-txartela, AIZ) edo familia-liburua.

Zerbitzuak:



    39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.

    Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.

    Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

    Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.

    Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.