Izapideak | Udal hilerria | Hilerria: Titulartasuna eskualdatzeko eta eguneratzeko eskaera
Hilerria: Titulartasuna eskualdatzeko eta eguneratzeko eskaera
- Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
HAZen - Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Hau ere interesatu ahal zaizu
Hilerri-eskubide baten emakida baduzu (nitxoa, panteoia edo hilobia) baina udal erregistroetan ez bazara horien titular gisa ageri, erregistro horiek eguneratzeko eskatu ahal duzu.
Zure emakidan titular berriren bat gehitu nahi baduzu, hori ere eskatu ahal duzu.
Argibide gehiago behar izanez gero
Osasuna, Animalien babesa eta Drogomenpekotasuna 944666308 sanidad@basauri.eus
Jasotzaileak:
Hilerri-eskubideen emakidekin nolabaiteko harremana izan, eta horien titular gisa agertu nahi dutenak.
Zenbatekoa:
Dagozkion tasak.Baldintzak:
- Titulartasun-aldaketen kasuetan, titularra hil bada, haren senitartekoa izatea, 4. graduraino.
Aplikatu beharreko araudia:
Oharrak:
- Titulartasunaren aldaketa izan daiteke titularrak uko egiten duelako, edota hil egiten delako. Bigarren kasu horretan, aldaketa egin daiteke 4. Gradurainoko ahaidetasuna dutenen alde.
- Titular berria gehitzeko, berriz, hark ez du zertan titularraren senitartekoa izan.
- Posible da ere titular batek bere eskubideari uko egitea.
- Titulartasun-aldaketa egiteko, dagokion tasa ordaindu behar da. Titular berriak gehitzeko, berriz, ez da tasarik ordaindu behar. Ordainketa egin behar izanez gero, berau helbideratzeko aukera egongo da.
Eskabidea jasotzen duen arloa:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (H.A.Z) - 944666300 - sac@basauri.eusHarremanetarako:
Osasun Ataleko langileak.Definizioak:
Ebazpena ematen duen organoa:
AlkatetzaIsiltasuna:
Ezezkoa.Legezko epea:
3 hilabete.Aurkezteko dokumentuak:
- Titulartasuna aldatzeko edo titular berriak gehitzeko eskabidea.
- Titularra hil, eta berria jarri behar bada: Testamentua eta azken borondateak. Testamenturik, azken borondaterik, familia-libururik eta titularraren seme-alabak adierazten dituen zinpeko aitorpenik ez badago.
- Titularra hil, eta berria jarri behar bada: Jaraunsleetako batek emakida-eskubideei uko egiten badie, uko egiteko idazkia aurkeztu beharko da.
Zerbitzuak:
39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.
Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.
Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.
Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.