Izapideak | Gizarte laguntzak, desgaitasuna eta mendekotasuna | Mendekotasunaren balorazioa
Mendekotasunaren balorazioa
- Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
HAZen
Hau ere interesatu ahal zaizu
Bizkaiko Foru Aldundiak bere eginkizunen artean ditu hala eskatzen duten pertsonen egoera soziala, sanitarioa eta ingurunekoa baloratzera bideratutakoak, mendekotasun-maila zehaztuz eta haien bizi-kalitatea hobetzeko zerbitzu eta prestazio egokienetara bideratuz.
Nork eska dezake mendekotasunaren balorazioa?
- Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak
- Bizkaiko Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta dauden eta legezko eta benetako bizilekua duten pertsonak.
- Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta daudela eta eskabidea egin aurreko 12 hilabeteetan Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan benetan bizi direla egiaztatzen duten pertsonak.
- Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatutako adingabe oro, mendekotasun-egoeran edo -arriskuan dagoena, jatorri nazionala edo aurretiko administrazio-egoera alde batera utzita.
Argibide gehiago behar izanez gero
Gizarte-Ekintza 900840895 / 944666348 accion_social@basauri.eus
Jasotzaileak:
Adina, gaixotasuna edota desgaitasuna dela eta, egunerokoaren edota autonomia pertsonalaren alorreko zereginak aurrera eramateko beste baten/batzuen arreta edota laguntza handia behar duten pertsonak, hain zuzen ere, honako ezaugarri hauek betetzen dituztenak:- Estatuan legalki bizitzea, eta bertan bizi izana bost urtean zehar. Urte horietako azken biek, eskabidea egin aurrekoak izan behar dute.
- Bizkaiko udalerriren batean erroldatuta egotea.
Zenbatekoa:
Doakoa daAplikatu beharreko araudia:
- 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.
- 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa
- Bizkaiko Foru Aldundiaren 74/2007 Foru Dekretua, 2007ko apirilaren 24koa, inoren laguntza-beharra izatea
aitortzeko prozedura arautzen duena - Bizkaiko Foru Aldundiaren 162/2009 Foru Dekretua, abenduaren 1ekoa. honen bitartez, bizkaiko foru aldundiak menpekotasun egoera aitortzeko prozedura arautzen du.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren 93/2010 Foru Dekretua, Ekainaren 20koa, Bizkaiko Foru Aldundiaren abenduaren 1eko 162/2009 Foru Dekretua aldatzen duena. Haren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak menpekotasun egoera aitortzeko prozedura arautu zen
- Bizkaiko Foru Aldundiaren 121/2012 Foru Dekretua, abuztuaren 21koa, Bizkaiko Foru Aldundiaren abenduaren 1eko 162/2009 Foru Dekretua aldatzen duena. Harenbidez, Bizkaiko Foru Aldundiak menpekotasun egoera
aitortzeko prozedura arautu zen.
Oharrak:
Aurretiaz hitzordua eskatu behar da dagokion oinarrizko gizarte-zerbitzuan, telefonoz zein bertara hurbilduta. Bulegora joanez gero, unean bertan emango dizute mendekotasun-balorazioaren eskabidea hasteko aurkeztu behar duzun dokumentazioa.
Dena aurkeztu eta gero, Bizkaiko Foru Aldundira bidaliko da, eta, han, eskatzailearen egoera baloratuko dute, Mendekotasun Egoeran daudenen Balorazio Batzorde Teknikoak eta indarreko legeriak finkatutako irizpideen arabera.
Batzorde horrek emandako irizpen teknikoa oinarri hartuta, mendekotasunaren balorazioari buruzko ebazpena jasotzen duen foru-agindua ematen da, eta hura interesdunari helarazten zaio. Era berean, jakinarazten zaio zein zerbitzu eta baliabide dagozkion, duen mendekotasun-graduaren arabera.
Eskabidea aurkeztu eta 6 hilabeteko epean eskatzaileak ez badu erantzunik jaso, joko da haren eskabidea ezetsi egin dutela.
Behin mendekotasun-egoera aitortuta, Foru Aldundiak arreta-plan indibiduala finkatuko du onuradunarekin: haren beharrizanei erantzuteko zerbitzu eta baliabide egokienak hautatu ahalko du.
Eskabidea jasotzen duen arloa:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (H.A.Z) - 944666300 - sac@basauri.eusHarremanetarako:
Gizarte Ongizate Saileko langileak.Definizioak:
- MENDEKOTASUNA: adinak, gaixotasunak edota desgaitasunak eragindako egoera iraunkorra, non, autonomia fisikoa, mentala, intelektuala edota zentzumenen autonomia galdu izanaren ondorioz, beste baten edo batzuen laguntza edota laguntza handia behar den egunerokoaren oinarrizko eginbeharrak aurrera eramateko —desgaitasun intelektuala zein gaixotasun mentala pairatzen dutenen kasuan, beren autonomia pertsonala bermatzeko bestelako laguntza batzuk ere behar izaten dituzte batzuetan
- MENDEKOTASUNAREN BALORAZIOA: mendekotasun-gradua baloratu behar da interesdunaren beharrizanei aurre egiteko baliabide egokiena
Ebazpena ematen duen organoa:
Bizkaiko Foru AldundiaIsiltasuna:
Ezezkoa.Legezko epea:
Bi hilabete.Aurkezteko dokumentuak:
- Eskabide-orria.
- Osasun txostena.
- Banku-helbideratzearen fitxa.
- Borondatezko ordezkaritzaren eredua, hala badagokio, egilesleak eta ordezkariak sinatua.
- Egitezko zaintzari buruzko zinpeko aitorpenaren eredua, bertan diharduenak sinatua, eskatzaileak borondatezko ordezkaritza emateko gaitasun osoa ez badu.
Zerbitzuak:
39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.
Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.
Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.
Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.